Ugao-Miraballeseko Historia Ezagutzeko Zentro

[ español ]
loturak

gezia Eskola-programa

Sarrera

Eskola ProgramaArlo hau da, zalantzarik gabe, HEZen punturik garrantzitsuenetako bat.

Aurkezten dugun eskola-programa honek hauxe proposatzen die umeei: modu dibertigarrian Erdi Arora irudimenezko bidaia didaktikoa egitea.

Horretarako, beharrezkoak diren tresnak eskaintzen dizkiegu, eurentzat hiru programa didaktiko sortuz.

Programa hauek helburu nagusi argia dute: umeek Arratia-Nerbioi eskualdeko Historiaren berri izatea, Ugao-Miraballesko hiribildua abiapuntutzat hartuta, proposatutako ekintzetan parte hartuz.

Izan ere, iraganaren berri izanda, hobeto ulertuko dituzte egungo bizimoduaren oinarriak.

Programak

Gaur egun hiru programa didaktiko ditugu. Gai desberdinak jorratzen dituzte guztiek, Erdi Aroarekin lotuta eta adin bakoitzera egokituta beti.

Programa bakoitza hiru zatitan banatzen da .

H.E.Zak eskaintzen dituen programak hurrengo hauek dira:

Haur Hezkuntzako azken zikloa eta Lehen Hezkuntzako 1.go zikloa : Ezagutu Kerman, Gorteko Bufoia

Lehen Hezkuntzako 1go zikloa eta 2. zikloa: Abenturak Errege Bidean

Lehen Hezkuntzako 3. zikloa: Ibilaldi bat Ertaroko Hiribilduetatik

 

Esan bezala, hiribilduko zenbait tokitan egindako ibilbidea antzeztua da, bisita erakargarriagoa eginik.

Programa hauek Arratia-Nerbioi eskualdeko ikastetxeei eskaintzen zaizkie batik bat, baina, interesatuta egonez gero, edonor jar daiteke gurekin harremanetan arazorik gabe.

Eguraldi ona ziurtatzeko asmoz, programak martxotik ekainera garatzen dira. Nahiz eta ostegun eta ostiral goizek (10:00etatik 12:30etara) lehentasuna izan, beste aukera batzuk ere azter daitezke, aldez aurretik hala eskatuz gero.

Zerbitzuak

Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroa
Jane jauregia. Udiarraga kalea, 38. 48490
Ugao-Miraballes (Bizkaia)

Historia Ezagutzeko Zentroa