Ekintza irekiak - Lagunak
Ekintza irekiak
Ugao-Miraballesko
HEZek xede bat baino gehiago ditu: erakusketa iraunkorra kudeatzeaz gain, historiarekin, ondarearekin eta naturarekin zerikusia duten ekintza dinamizatzaileak antolatzea, herritarrek eta hala nahi duten guztiek haietan parte har dezaten.
Urtean zehar antolatzen diren ekintzen zerrenda aurkezten dugu jarraian:
- Hiribilduaren urteurrenaren ospakizuna, martxoaren 4an.
- Beste batzuk:
- Hitzaldiak.
- Aldi baterako erakusketak.
- Ekitaldi kulturalak.
- Ibilbide naturalistikoak.
- Zuhaitz eguna.
- Ugao-Miraballesko lagunentzako irteerak
Ugao-Miraballesko lagunak

Ugao-Miraballesko historiarekiko edota ingurumenarekiko interes berezia duten pertsonak biltzen dituen taldea da.
Zuk ere partaide izan nahi baduzu,
bete ezazu fitxa hau. Honako abantailez gozatuko duzu:
- Zentroan egiten denari eta prestatzen diren ekintzei buruzko informazio zuzena.
- Ugao-Miraballesko Lagunaktaldeko kideei bakarrik zuzendutako ekintzetan parte hartzeko aukera.
- Talde honetako beste kideekin batera, Ugao-Miraballesko historiari edota ingurumenari buruzko proiekturen bat garatzeko aukera, Zentroaren laguntzaz.
Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroa
Jane jauregia. Udiarraga kalea, 38. 48490
Ugao-Miraballes (Bizkaia)