Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroa argazkiak biltzen ari da, bertako artxibategia osatzeko. Kopiak egin ondoren, zuen argazkiak itzuliko dizkizuegu, baita 15x18 tamainako argazki handitu bana ere.
Herritarrei eskatutako lankidetza horrek fruituak ematen baditu, Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Interpretazio Zentroak erakusketa bat antolatuko du jasotako lanekin.
Zentroak bere fondoetan sartzeko baimena ematen die horixe eskatzen duten ikertzaileei.
Bertan sartzeko baldintzak zehazteko, ezinbestekoa da Zentroko arduradunarekin harremanetan jartzea. (Lege bat sortu / horretarako bakoitzaren bi kopia egon behar dute).
Zentroko liburutegiak sarrera mugatua du eta Ugao-Miraballesko historiari buruzko informazioa hedatzea du helburu nagusi.
Lehenago aipatu dugunez, erakusketa iraunkorra aberastea da HEZen dokumentazio-zentroaren xedetariko bat. Horregatik, gonbidapen hauxe luzatzen diegu Ugao-Miraballesko herritarrei:
“Etxean duzun antzinako dokumentu edo tresnaren bat traste zahar bat baino ez dela uste baduzu, eskertuko genizuke erakusketara ekartzea. Hemen konpondu, zaindu eta erakutsiko dugu. Zuk jarriko duzu itzulera-data eta bertan agertuko da zure izena”.
Horrez gain, egunkari- edo aldizkari-zatiak eta abar ere artxibatzen ari gara.
* 2006. urtean, bi eskurapen garrantzitsu jaso ditugu.
1-. Faksimila
Joan I.a erregeak Olabarrietako Tomas Deuna Patronatuari 1379an emandako pribilegioen konfirmazio-dokumentuaren kopia, 1547. urteko data duena.
2-. Galdara
Burdinurtuko galdara honek 1848. urteko data dauka eta Ugao-Miraballesko ikur ukaezina da, Ugaoko dorrearekin batera ageri baita irudikatuta herriko armarrian.
* 2007. urtean hainbat eskurapen garantzitsu jaso ditugu:
1-. II. Errepublikan alkatea izandako Miguel Galdeanoren aginte makila.
2-. Ammonites fosila baten zatia, Larreta mendiaren magalean aurkitua.
3-. 70. hamarkadan desagertutako, Ugaoko dorrearen ateko giltza.
Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroa
Jane jauregia. Udiarraga kalea, 38. 48490
Ugao-Miraballes (Bizkaia)