[ español ]

gezia Iragarkia

VI INDABA LEHIAKETA

Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroak eta Kultura sailak martxoaren 4an hiribildu hau sortu zeneko 642. urteurrena ospatzeko asmoz Ugao-Miraballesko VI. Indaba Lehiaketa antolatu dute. TOKIA ETA EGUNA: Udalerriko plazan egingo da, 2017ko martxoaren 4an, 9:00etatik aurrera LEHIAKIDEAK: Norbanakoek, familiek, elkarteek, koadrilek eman dezakete izena. IZEN-EMATEA: Lehiaketan izena emateko moduak honako hauek izango dira: • Martxoaren 4a baino lehen Historia Ezagutzeko Zentroaren posta elektronikora izen-emate fitxa bidaltzen (ugao-miraballes-museo@ortzadar.es) • Martxoaren 4an bertan, 9:00etatik 10:30etara udaletxepean OSAGAIAK: Indabak betiko eran egin beharko dira, ahal izanez gero Euskal Herriko lurralde historikoetako indabak erabiliz (Tolosako indaba, Gernikakoa…). Ongailu klasikoak onartuko dira: txorizoa, odolostea, urdaia, saiheskia… baina ez da derrigorrezkoa izango guztiak erabiltzea. KAZOLAK AURKEZTEA: kazolak 14:00etan aurkeztu beharko dira TRESNAK: Su txikia edo gasa, mahaiak eta beharrezko tresnak lehiakideek ekarri beharko dituzte EPAIMAHAIA: Epaimahaia gai honetan adituek osatuko dute eta hartuko duten erabakia apelaezina izango da. SARIAK: Produktu-sortak MAHAIKIDEENTZAKO AULKIAK ETA MAHAIAK: Antolakuntzak ipiniko ditu bazkaltzeko aulkiak eta mahaiak. Aldez aurretik erreserbak egin behar dira. Informazio gehiagorako Historia Ezagutzeko Zentrora joan (Jane Jauregia-946480704). Inskripzioa

Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroa
Jane jauregia. Udiarraga kalea, 38. 48490
Ugao-Miraballes (Bizkaia)

Historia Ezagutzeko Zentroa